OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

Eltziego (Zieko)

Amamengandik bilobengana bilobengana

Hareharriaren kanela-koloreak giro aparta eta harmoniatsua sortzen du Eltziegon, Arabako Errioxako hiribildu txikian. Mila biztanle inguru ditu eta 100 upategi. Gaur egun, upeltegi bakar batek ezaguna bihurtzen du nazioartean: Marqués de Riscal. Frank Gehryk sinatutako eraikin arrosa eder honek San Andres elizaren altuera errespetatzen du eta metro bat gutxiagoko garaiera du.

Mahatsondoak eta ardoa dira Eltziegoko esentzia eta abe-rastasuna. Bere hirigunean, aberastasun horretatik eta harri otzan horrekin eraikitako jauregi eta oinetxeak daude, portadak, armarriak eta balkoi handiak dituztenak, gehienak XVIII. mendekoak.

Zieko edo Ciego herrixka horren kokapenak eragina izan zuen, Kantabriako mendilerroaren azpian. Lehenik Nafarroako Erresumaren parte izan zen, gero Guardiaren jurisdikziopean egon zen eta, auzolagunek 1583an emandako 3.000 marabedi ingururen truke, Felipa II.ak hiribildu izateko ohorea aitortu zion berezko jurisdikzioa emanik.

Hiribilduaren goialdean Plaza Nagusia dago, Andre Mari Plazako Ama birjinaren Baseliza buru duela. Ama birjina herriko zaindaria da eta oraindik ere denek maite dute. Mu-sikan eta kulturan tradizio handia izanik, lehen letretako maisu edo maistra izateaz gain, Eltziegon aspalditik egon da ehun urtetik gorako ibilbidea izan duen organo-jotzaile eta udal-banda bat.

Eltziego (Zieko)-ren oroitzapenak

Amamengandik bilobengana bilobengana

Leheneko oroitzapenak norberaren baitan

16.32 km2

Eltziego (Zieko)

Kontzajuak

(Barrio): Barrihuelo

Eltziego (Zieko)

Argazki galeria

Ezagutu Arabako herri gehiago

Amamengandik bilobengana bilobengana

Deskargatu PDF formatuan "Arabako herriak" ren katalogo guztiak

Arabako herrietako memoriak zurekin eraman nahi badituzu, baita konexiorik gabe ere, katalogoak PDF formatuan deskargatu eta edozein lekutan eta nahi duzun unean irakurri ahal izango dituzu.