2025. urtean Okondon pertsonaia argidotar bat jaio zela 175 beteko dira, Jose Paulo Ulibarriko,“ Abandoko perratzaile euskaltzalea” esaten diotena, edo berak bere buruari zeritzon bezala esateko “Albaitari mariskala” edo “abere-sendatzalle”.
Gaztetto zela, Abando elizatera bizitzera jaitsi zen arren ez zuen inoiz ahantzi bere herria, Okondo, orduan euskaraz egiten zen sorlekua.
Bizialdi osoan euskararen alde lan egin zuen, berak umetan ezagutu zuen euskarazko eskola berriz ere eta herri guztietan eraiki behar zela aldarrikatuz, hots, haurretatik ikasle guztiek euskaraz ikas zezatentzat. Hau da, hura izan zen ikastolak sortzearen aldeko lehena, historian.
Kultura arloan lanik asko egindakoa, Euskararen Akademia bat osatu behar zela zioen, eta beraz, gaur egun Euskaltzaindia den erakunde hori ere haren asmoetan zegoen.
Idatzi zituenen artean, euskarazko lehen almanaka edo egutegia eta berak egin ei zituen Gabon Kanta batzuk ere badira.
Hori guti ez eta berak eginiko idazlanik handiena Gutun Liburua da, eskutitzez osaturikoa alegia, idatzi ere hainbat eskutitz idatzi izan zituen eta euskararen munduko lagun ezagun batzuei igorri zizkien.