OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

1
Amamengandik bilobengana bilobengana

Varona-tarren dorrea

EZIN
BESTE
KOAK

Gaubea harana, turismo eta zalapartatik at, hainbat zoko ezkututan altxorrez betea dago. Kulturan ondare luxuzkoa: baseliza eta eliza aurrerromanikoak, eta beste altxor onstendu batzuk.

Varona leinuaren dorre-jauregia arkitekturaz gain eta harrizko hormatzar ez arraituetan gordetzen duen ondareaz gaineko lekua da. Eta zutik eta onik badago, bertan bizi diren lagunen egunoroko bizitzari atxikia delako da.

Itzela, handi bezain eder, eta oraindik orain bizietxe da, eta Arabako historian eraikin enblematikoa. Itsasoa Gaztelako goi ordokiarekin lotzen zuen bidearen zaindari zen, gatza, arraina eta abar eraman-ekarri ohi zuten bidea baitzen.

690.urtean Ruiz Pérez sendiak lehenengo eraikina egin zuen, eta hiru belaunaldi iragota Varona abizenekoetara aldatu zen, borroka baten ondorioz, egun kondaira baina agian egiazkoa izan zitekeena. Eraiki zenaz geroztik beti askazi bereko lagunak bizi izan dira bertan, 40 belaunaldi, eta sendiko lehen seme edo primu guztiek Rodrigo izena ukan dute.
Lekuok ikustea, arkitekturaren joritasuna, aberastasuna mirestea, eta berdinik ez duen ondarea ederrestea Varona sendiari esker dugu, ondo kontserbatu baitu, eta gaur egungo Rodrigok harro zintzoaz erakusten du.

Dorre hau eta sendi hau munduan bakarra eta bakana da eta dira, zeren, VII. mendeaz gero etorki berekoak bertan bizi baitira, belaunaldiz belaunaldi. Lehenseme edo primuek beti Rodrigo izena izan dute, harez geroztik orain arte. Varona leinuko jaunek Gaubeako jaunak izan dira. Egun arte, 31 jaun izan dira”.
Gaubea harana.
Juan Carlos Abascal Ruiz de Aguirre

Historia

Varona-tarren Dorrea XIV. mendearen azkenaldian edo eraiki zen. Jauregia, dorrearen hormatzarrei itsatsita, geroagokoa da, eta sendiaren bizitzeko eta jolaserako lekutzat eraiki zen.

Inguru guztia defentsarako prestatua edo dago, hormetan gezi-leihoak eta kanoi-zuloak han-hor-hemen dagoz, eta ur hobi zabal batek inguratzen du. Ate nagusietara iristeko zubiak zeharkatu behar dira.

“Monumentu hau Araban Erdi-Aroko arkitektura landa-jaundarraren aztarrena da. Micaela Portilla historialariak dioenez, “Araban ongien kontserbaturiko gotorlekua” XIV.aren azkenaldian edo XV.aren hasieran eraiki zen”
Gaubea harana
Juan Carlos Abascal Ruiz de Aguirre

Maiorazkoa

Maiorazkoan jabetzekin eskubideak, belaunaldi batetik bestera beti lehensemearen eskuz iragaiten dira.

Gure honetan berezitasun bat hauxe: maiorazkoko primu guztiek, menderik mende, beti Rodrigo izena eraman dutela; ohitura honek askazi honetan, dagoeneko, erroak egin ditu.

Kondaira

Elezaharrak dioenez, Lope Varonak 1573an idatzia, Maria Perez neskatxak, bere bi nebekin bizi zelarik, hauen laguntzera gudura joaitea erabaki zuen. Gaztelako erregeak Aragoikoaren aurka gudu egitera deitu omen zituen, eta arreba bakarrik ez uztearren, neba bi haiek euren antzera jantz zedin eta iskiluak har zitzan onartu zuten.

Etxeko janzkeraz ostendua, nolabait, Maria zaldiz itzeragoz nebekin eta beste zaldun batzuekin borroka tokira joan zen. Gaua heldurik, eta borroka latzaren ondorean, bere ingurukoengandik aldendu zen, bidea galdurik, eta bat-batean Aragoiko erregearekin ber-berarekin tupust egin zuen.

Borroka eginik, garaitzaile gertatu zen eta arerio ha gatibu egin ere bai. Gaztelako jaun Alonsok, haren adorea handietsirik, esan ei zion: “Emakumezko ahul ez, gizaseme sendo bezala baizik jardun duzu, eta honegatik Gizon abizen eman behar zaizu, eta zure ondoreangoek ere abizen bera eramango dute, eta egitandi horren oroitzapenez Aragoiko ikurrak erabiliko dituzu…”. Villanañe herrian Mariaren omenezko armarrizko-oroitarria dago, buruan gudu-kapela, Aragoiko erregea mendean hartu zuen unekoa.

“Maria alarguna eta jaun Bela infantearen hirugarren emaztea zen, eta berau Aragoiko hiru erregeren anaia halaber: Pedro I.a, Alfonso I.a eta Ramiro “padarra”. Maria eta Belaren ezkontzatik Rodrigo Varona jaio zen, etorkiko lehena. Mariak bi neba zituen: Álvar Pérez eta Gómez Pérez”
Gaubea harana
Juan Carlos Abascal Ruiz de Aguirre

Rodrigo María Varona

Rodrigo María Varona gizon kultua, landua eta dotorea da, bera nagusi den dorre-jauregi honetako zoko-moko guztiak eta honen joan-etorri guztiak ondo dakizkiena da. Maiorazkoko azken jaraunslea da. Haren bizitza harrizko hormen artean gertatu da, eta bai Gaubean bai Gasteizen ere.

Askazi handia berea eta senitartekoen bilerak, beti jendetsuak, mahai baten inguruan, eta zaharrenen istorioak, behin eta berriz umeei eta gaztettoei jaulkitzen zizkietenak gogoratzen ditu, antzinako Varona zahar haien hara-honak beti gomutan.

 

Ondarea

Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Valdegovía

Arabako Foru Aldundiak burutu zuen berriztapenari esker Araban dagozen gotorlekuen artean ongien kontserbaturiko honen barrua ikustea dago.

Bi hamarraldi baino gehiagoz, Rodrigo Maria Varonak berak erakutsi izan die ikusleei bere jauregia, gelaz gela.

Egunoroko bizialdian ohikoak diren toki batzuek mendeetan sendiak erabilitako altzariteria nolakoa zen ikusteko eretia eskaintzen dute. Hormetako paper margoztuak ikusgarrietako gauza batzuk dira, zeramikazko beste gauza batzuk eta ohikoak ziren kutxatzarrak bezala.

Ingurualdea

Eraikin itzel honen ingurualde osoa lur-alorrak dira. Harrigarri da, nolabait, Varona sendiak inguruko giro naturalari hain sustrai sendoak edukitea, izan ere, garai zaharretan ekonomia eta enpresa aldetik jarduera handiko lurraldea izan bazen ere, gaur den egunean eskualde honetan nekazaritzaz landa ez dago beste aukera handirik.

Behiala gatza, altzairua eta erroten lana ingururualde honetan garrantzi handiko diru-bide ziren arren, egun, Varonatarren dorre-jauregi ondoko aurkintza guztiz lasaialde da, biziera motelekoa, lugintzak ozta-ozta emaiten baitu orainaldian lan aukerarik eta geroaldian etorkizunik haraneko bizilagunentzat.

Tobillasko Erroman Deuna, 1.200 urte

Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Valdegovía

Tobillasko Jaun Done Erroman, 1.200 urte baino gehiagokoa, oraindik ere zutik dagoen Euskal Herriko tenplurik zaharrena da. Monasterioko leku bat omen zen, antza; lehen aldiz Abito abadeak 822. urtean idatziz aipatu zuen, baina harez gero, ikus dezakezunez, zaharberritze ugari jasan du eta noizkoa den oraindik orain zehazki jakiteko ikertzen dihardute. Kanpoaldean erromanikoak eta aurrekoak izan zitezkeen zati batzuk dagoz: ataldeko arkua, harburu batzuk eta erlaizpe batzuk, besteak beste.

Ibar isil honetatik sartzea, eliza dagoen muino bateraino iristearren, lasaitasun eta baretasun sentsazio batean murgiltzea bezala da.

 

Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Valdegovía

Zilora hurbiltzean kontuz!, behin ikusle bat erori zen eta honegatik babes-sare bat ipini behar izan zuten. Dirudienez, harrizko kono hau errotako gaileta izan zitekeen. Harrizko ubide bat ere aurkitu da, eta inguruan oraindik indusketak egiten dira.

Tobillasko eliza eraikitzeko tuparria nondik erauzi zen aurkitu dela uste da, terraza hauetan hain zuzen ere.

Varona-tarren dorrea

Batxikaboko bi erretaulak

Batxikaboko eliza tiki honek bi erretaula daduzka, berezienik. Erretaula nagusian oihal flandriar batean San Martin dager, bere kapa banatzen ari dela. Margoki hau Sebastian Hurtado de Corcuera Flandriako Kapitain Jeneral bergondarrak eman zuen, Velazquez margolari ospetsuak pintatu zuen La Rendición de Bredan (Bredako Errenditzea) agertzen denak.

Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Valdegovía

Araban egin den antze barrokoko erretaularik onenetako bat omen da.

Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Valdegovía

Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Valdegovía

2006an Arabako Foru Aldundiko zaharberritzaileek aurkitu zuten, eta, harrigarriena, erretaula edeki zutenean, San Martinen laukia berritzeko asmotan, elizako horman margoanitzeko erretaula agertu zela.

35 metroko hormairudia da, zurezko erretaula handiaren ostean ikus daitekeena. XVI. mendean egina, Juan de Armona arabar margolaria egile, eta 4 ebangelistak edo bidaliak dagertza Testamentu Zaharreko eszena batean, Egiptotiko ihesa hain zuzen, eta goialdean hezur-mendiko eszena.

Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. ValdegovíaPueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Valdegovía

Tailu biotan, Andere Mariaren gurasoak, Jaun Done Jokin eta Andere Dona Ana, dagoz; Gregorio Fernandez valladolid-tar zizelkari ospetsuaren eskolakoek egina da.

Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Valdegovía

Elizan ehorztoki batzuk aurkitu ziren. Gaur egun, harkaitzean zulaturiko hobi hutsak ikus ditzakezu.

Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Valdegovía

Arabako beste hainbat elizatan bezala, giltzadun armairua dago, barruan behialako detxema edo hamarren zeritzen zergak bildutakoan ordainetako kontuak edukiteko kutxa handia, giltzapean ezer ostutzeko arriskurik egon ez zedin.

Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Valdegovía

Sakristian, Estibalizko irudia eta beste gauza bitxi batzuk. Araba osoan birjina zaindariaren irudiak hainbat lekutan, 30 baino gehiago. Antzinan debozioa edo jaiera handi-handia zen eta Estibalitko Andere Mariaren irudiak herriz herri eramaiten ziren.

 

Kanpai-dorre erromaniko oso ikusgarria

Millan Deunaren elizako kanpai-dorrea edo ezkil-horma, Villamaderne herrixkan, penintsula guztian harrigarrienetako bat da. Bereziena elizatik at dagoela, noizbait monasterio izan zitekeelako uste izangarri.

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

03

Amamengandik bilobengana bilobengana

Leheneko oroitzapenak norberaren baitan

04

Biodibertsitate

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak

Amamengandik bilobengana bilobengana

Deskargatu PDF formatuan "Arabako herriak" ren katalogo guztiak

Arabako herrietako memoriak zurekin eraman nahi badituzu, baita konexiorik gabe ere, katalogoak PDF formatuan deskargatu eta edozein lekutan eta nahi duzun unean irakurri ahal izango dituzu.