fbpx

OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

2
Amamengandik bilobengana bilobengana

Urre berdea

EZIN
BESTE
KOAK

“Lehen dena goldatzen eta lantzen zen eta artzainok hemendik alde egiten genuen belardirik ez zegoelako, honegatik ardiekin mendira igaiten ginen”, honela diote Okondon artalde handiak ezagutu zituzten batzuek. Lusagarrak, garia, artoa… ereiten ziren. Ibarrean bertan errotarik asko zegoen, eta Laudion irin-lantegi bat.

Aurreko mendearen erdialdean edo, pinuak landatzen hasi ziren, eta honen ondorioz, batik bat, ardiak murriztuz joan ziren, gutituz. Gainera, errepidean-eta, ibilgailuak ere ugaritu ahala, ardiak batetik bestera eramaiteko oztopoak ugariagotu. Ardietatik behietara egin zutenak ere beredin, eta egurretik zurera halaber; zerrategiak ere ugaritu, beraz.

Okondogoienan, urrunera bagerik, hiru zerrategi: Zaballakoa, Agirrekoa eta Sojorena, baina ibarrean askoz gehiago. Papelera lantegiaren parkea GMC kamioien joan-etorrien leku eta lekuko.

Zura, XX. mendearen erdiaz gero, batez ere, ibarreko diru-iturri nagusi bihurtu zen, eta honegatik Okondori “Urre berdeko harana” esaten zitzaion. Oro Verde eleberrian mendiotan eta basootan jarduten zuten egurginen eta basamutilen historia jaulkitzen da.

Urre berdea

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

03

Amamengandik bilobengana bilobengana

Leheneko oroitzapenak norberaren baitan

04

Biodibertsitatea

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak