Toloño mendilerroaren babespean eta Ebro ibaiak urez elikatua, lurralde hau, Errioxan, ardantzarako lekurik egokienetakoa da; mahats ona eta izaera handikoa ekoizteko baldintza ezinobeak ditu.
Mahasti aurkintza honetan Manuel Quintano jaio zen, eta 1786 inguruan, elizgizon zelarik,
ardoa egiteko teknika bordeldarrak ekarri zituen.
Hamabi upategi baino gehiago dago, gizon ikusluze hari omen eginik nonbait, eta ardorik onenak esperientziekin eskaintzen dituztenak.: Remelluri, Bodegas y Viñedos Labastida, Mitarte, Marqués de Carrión, Finca de La Rica, Bodegas Quintana, Señoría de Arana eta El hombre Orquesta, besteak beste.