Agian, Arabako Errioxako mendi-behatokirik politenetako bat. 1.277 metro goi, igoera zorrotza da, baina, ordainetan, Ebro ibarreko ikuspegi zinez bihotz-jasogarria eskaintzen du, eta han, goialdean, ustebageko bat: antzinako monasterio baten herexak edo aztarrenak. 9 kilometroko ibilaldia, beti goiti, San Gines-en baseliza ondoan hasten da.
Toloñok beti, parrau edo antzekoentzat egara egokia, kristau bakarti geldikoiak erakarri izan ditu, eta San Jeronimoren baldernakoak egon omen ziren orain aurriak baino ez den elizetxe horretan. Karlistaldian suntsitu izan zen, eta hor gelditu diren harri landuek Erdi Arora garamatzate, irudimenez hegan baino ez bada ere.