Okondogoienatik gazte bat, Jose Ignacio Aldama, XVIII. mendearen erdialdean joan zen, hamabost urte bagerik, Nueva Españara, eta urte batzuk geroago, 1810ean Koroa espainiarraren aurka jaiki ziren matxinoetako baten aita izango zen.
Sautu gazteak hamairu urte zuela, doi-doi, Okondogoiena bere jaiolekua utzi eta Ameriketara; urte batzuen buruan mexikar lurralde haietako urdaki-dendarik handienetako baten jabea zen. Okondoarrik askok egin zuen Ameriketarako jauzi, diru bila eta haietako ez gutik haraneko bizitza hobetzeko bere altxorretik zerbait bidali ukan zuen.
Beste herriseme batek, Bernardo Abásolòk Aldamaren bidaia berdina egin zuen, adin eta garai bertsuan. Otaola auzorean irten zuen eta ez zizaion inoiz ahantzi bere etxea, idatzi zituen gutun amultsuak lekuko, eta etxeko egoera behartsua, nolabait neurri batez bederen, arintzearren noiz edo noiz diru batzuk bidaltzen zituen, beste batzuen antzera. Haren seme Mariano Abásolò matxinoekin bat eginda ibili zen.
Haien artean beste bat ere, Domingo Narciso Allende, jatorriz Gordexolakoa, San Miguel el Granden bizitzen jarri zen, Mexikon hain zuzen. Haren seme bat, Ignacio Allende, Mexikoren Independentzia Nazioala bultzatu zuen lehena izan zen.
1811ko ekainaren 26an, Chihuahua hirian, Ignacio Allende’ gudagizon erregezaleek fusilatu zuten, hilarazi bere bizialdiko adiskide zuen Juan Aldama-koarekin batera. .
Haien bizitzak eta garai haietan Okondo-Gordexoletan bizi zirenenak Manuela eleberrian agertzen dira; beronetan gaur egungo elizaren eraikintza ere azaltzen da, lehenago Unzan aurrekoa baitzegoen, eta eraiki-lanak egiteko dirua okondoar Ibárrolà baten jarauntsia edo izan zen, berau ere Nueva Españan bizi izandakoa.