Bastidako Jatorrena izan daiteke, Arabako Errioxa guztian, patatak txorizoarekin eta aihen-txingarretan erretako saiheskitxoak otorduetan prestatzen nagusia. 1969az geroztik, euskal-errioxar sukaldaritzan berezitua, asteburuetan batik bat, jalez lepo.
Beste jatetxe batzuk ere badira Bastidan oturuntza gozo-gozoa eskaintzen dutenak, Ariño bat, antzinan ukuilu zen tokian, Alai beste bat, parrila eta guzti, besteak El Bodegón edo Begotxu.