Gaubeako herrietan barreiaturik, 18 haitzulo dagoz, bisigodoen garaikoak antza, parrau edo padar batzuen bizitoki izan zirenak. Ikusi ahal dira. Pinedo, Korro eta Tobillaskoak ziren bezalaxe dagoz oraindik ere.
Eskuz egindako haitzulo hauetan, padar taldeak bizi ei ziren, beti otoitzetan, bakarturik. Kare harrizko haitzetan zulatutako toki horietan bizi eta hil, eta hil ondorean ehortzi egiten ziren. Haitzulo apainduak ere ziren, nolabait, ganga sabaian, leiho eta aldarettoak zituzten. Garai batean, mairuengandik ihes etorri giristinoen babesleku edo izan omen ziren, antza.
Kristautasuna eskualdean zabaldu zeneko aztarrenak dira, lehenbizikoak, eta batzuk urteetan otoitz-toki izanak dira -XVIII. mendera arte-. Gero artzainen abaro-leku bilakatu ziren eta ibiltarien aterpe ere batzuetan.
Hainbat dago eta hainbatetan dagoz, hamar bat kilometro inguru: Barrio, Korro, Pinedo, Kexo, Tobillas, Valpuesta, Uribarri eta abarretan.
*Photo-Araba