Roberto eta Nerea ogia etxean egiten hasi ziren, nahi eta atsegin zutelako. Labetto bat ere egin zuten, egurrez hamabi bat ogi ekoiztearren. Beste guztia ahoz ahokoak egin zuen. 2013ko lotazilean saltokia ireki zuten eta harez geroztik haziz eta haziz joan da. “Ore ama” deritzonaz, “hazitako orea”-z egin ohi dute ogia, hots, ur-irinetik hasita gehitu eta gehitu egiten den eran, legamirik bat ere bage.
Hazitako ore horrek, hartzi bitartean, irineko azukreak jaten ditu, ogiak, beraz, gluzemia maila ttikiagoa du eta garraztasun punttu bat.
Hemengo ogi hau Bilbo inguruan ezagun egin denez, eskariak ez dira gutti, nutrizionistek ere maite baitute.
La Ruta Española del Buen Pan (Ogi Onaren Bidatz Espainiarra) delakoan 80 okinik onenen artean dagoz, eta bezeroen zerrenda bezala sariak ere luzatzen doaz.
Asteazken, ostiral, larunbat eta igandeetan apalak ogiz beterik egoiten dira: integrala, erdintegrala, mahats-pasekin intxaurrezkoa oso arrakastatsua da, galizarra, zekalezkoa… Gozogintza, etxekoa orobat, txit erakargarria dute.