Okondo herria bazterrik bazter ezagutzearren, bada bide bat, biribila, hasi eta buka leku berean alegia, ibilteko eroso eta herritarrekin topo egiteko ere berebizikoa, izan ere, hainbat lagun ibili ohi da, zutibiliz, bide horretatik, oinez, kirolean.
Gomeztegi eta Karraskal basetxeetarantz igaitean, zaharrak baina oraino zutik, aldats labur baten ondorean, Astobitzako txakolindegiaren ardantza ikusten da. Hortik ezkerrretara eta Jandiola auzora, aurkintza berde orlegian sakabanaturiko etxe zahar eta berriez osatua. Ardiak eta behiak, txorien txioak eta landaredi mardula bazter guztietan gozagarri, gero herriko enparantzara eta elizaraino.
Hilerrira buruz, aldapan behera ezkerretarantz, eta laster txakurren jolastokira iristen da, bertan Untzako Haritza deritzona. Bide-zidorretik aurrera, futbol-zelaira, igeri-tokira eta Untzabetxi auzora joaiten da, bertatik Markuarturantz igaiten den aldatsa hasten da, gu berriz ere errepide nagusira goaz “Kolesterol bidea” burutzearren.