100 bizilagun baino gutiago duen haran estu batean, Oiondik 10 kilometrora, Gorrebusto dago, hots, landa-xarma handia duen kontzeju tiki bat eta oinetxe batzuk. Bertan, oraindik ere, olio-errota bat dago, prentsa zahar batekin eta olioa egiteko prozesua ezagutzeko ikuska daitezkeen beste tresna batzuekin.
Oiongo soroak olibondoz beteta dagoz, nahiz eta kooperatibaren dolareak zeinbait urtetan itxita egon, eta ondorioz olibak inguruko herrietara eramaiten dira, Moredara edo Lantziegora, hemen kapital pribatuko olio-errota bakarra geratzen delako.
XX. mendeko 40ko hamarraldian hainbat errota zegozen, jabego pribatukoak urte batzuk geroago San Vicente Trujal Kooperatiba sortu zen. Garai haretan 30 mila olibondo agin zegozen, gaur egun gutiago eta zuhaitz tiki baina emanorragoak landatzen dira, hiru urtean behin olibak emaiten dituztenak.
Oiongo Udalari utzitako argazkia. Miguel Cavero Carazo