Ore onak ogi ona, eta leheneko irinaz egina bada hobea.
Espejon badakite. Oraa sendiaren okindegiak urteak daramatza ogirik onena banatzen, belaunaldiz belaunaldi. Ogi luzea edo txapata, egurrez eginak, gaur egun arrakasta handitan dagoz, antzinan pamitxa bezala, eta txintxorta ogia ere aukeran, madalenak eta bizkotxoak, jogurrezkoak hain zuzen, ere erosgai.
Modak aldatuz doaz baina muin betirakoa. Jaime eta Maribel jubilatu dira, arazgetu alegia, bizitza osoa garatz horretan eman eta gero.
Garai zaharretan bazkalorduan ere ez zuten saltokia ixten, goizean goizetik ireki eta dendaostean sendiak bere bizitza eta orduan ez zegoen gaur egungo pibratutasuna. Haiek “arazo bagetu” ondorean, iloba batek hartu die lekukoa. Katea ez da etenen, beraz.