fbpx

OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

7
Amamengandik bilobengana bilobengana

Edertasun erromanikoa

EZIN
BESTE
KOAK

Kapiteletan eta arkiboltetan zizelkatu ehun animalia eta berrehun giza irudi, batzuek irri itxura dute, beste batzuk negar betean antza, Tuestako Jasokundeko Andere Mariaren Tenplua zoragarri bihurtzen dute. Dotorea eta originala denez Gaubeako Katedrala esaten diote. Jatorria eta eraikuntzaren inguruabarrak misteriotsuak dira.

Eskualdea altxorrez beteta dago, aurretik sinetsi ezinezko ugariz. Oraindik osorik irauten duten eliza erromaniko batzuk: San Juan baseliza Karkamon eta San Kornelio eta San Zipriano Bellojinen, zirkuluerdi-formako absidearekin. Tobillasko Erroman Deunarenak 1.200 urte ditu eta horma aurrerromanikoak ditu. Euskal Herriko elizarik zaharrena da eta leku ezkutu eta ederrean dago.

Balluerkako elizan, kanpai-dorrean, aztarrena aurrerromanikoak dagoz, ohikoa ez dena, eta Donemiliagako elizatik at dagoen kanpai-dorrea zirraragarria da oso penintsulan dagozenen artean, Villamaderne herrixkan hain zuzen.

San Martinek Batxikabon dituen bi erretaulak zinez bakanak dira, bata barrokoa eta bestea elizako horman margotua. Erdi Aroko zubiak ere bitxiak dira, Bergondan eta Villanañeko El Raberon.

Turismo bulegoak ikustaldi gidatuak eskaintzen ditu.

Edertasun erromanikoa

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

03

Amamengandik bilobengana bilobengana

Leheneko oroitzapenak norberaren baitan

04

Biodibertsitatea

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak