Zortzina aurtiketa jokalariak eta gehitu puntuak. Bederatzi birla edo txirlo handi, eta erortzen den bakoitzeko puntu bat; txirlo txikirra eroriz gero, lau puntu.
Aiarako bolo-jokoa horrela egin ohi da, eta Okondon bolatokia paisaiako beste osagai bat da, bazter guztietan. Okondogoienan, Agirreko txakolindegikoa, ibarrean Gorostiolakoa, edo Aresketakoa, jokoan ari eta atsedenaldian bazkaltokia ere bertan. Jan, edan, eta bolo-jokaldi bat.
Bederatzi bolatoki egondako garaia izan da Okondon. Gaur egun bolatoki berria dago, igeri-toki ondoan, eta orain jokaldi guztiak bertan. Txapelketak, lagunartekoak, ospakizunak… eta azken aldietan emakumezkoak ere gogor aritzen dira, intxaurkizko bolo astuna aurtikiz.