Ia ustebagean bezala, gero eta ezagunago eta oneritziago, Villanañe herrian aisialdirako eta atsedeiteko leku bat apailatu da, aukeraz beteriko egonaldiaz gozatzeko. Inguruko bizilagunek ere jolas eta solas egiteko gunea ere bada.
Angostoko kanpina, nolabait esatearren, ametsetako lekua da, izadia arnastu eta sentitu egiten baita eguneko minutu guztietan.
Terraza bat behar adina egokituta, oilasko errea edo pizza jateko, igerileku klimatizatua duten kirolguneak eta inguruan ibaia, eta ibaialdean, noiz edo noiz, martin arrantzale ederrak hegan. Leku miresgarri hau urteko edozein egunetan haintzat hartu beharreko topagunea da.
Zurezko bungalouak, erosotasun osoz, aukera ona dira egonaldi idilikoa egiteko. Eta jatetxea, gaur egun, inguruko sukaldaritzaren erreferentzia da, menu oparoa du eta eramaiteko ere prestatzen du.