OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Laudio - Llodio.
Amamengandik bilobengana bilobengana

Carmen Olabarria

Carmen Olabarriak ondo daki zer den mendian bizitzea. Bere gurasoen baserriak, Kastañitzak, beste hirurekin batera Larrazabal auzoko magala hausten zuten. 

Han igaro zituen bere bizitzako lehen urteak, atsedenik gabeko joan-etorrian, loka-tza ugari zegoen inguruneetan eta zelaietako berdetik zihoazen bide eta bidezidorretan barrena. Bera 6 urte besterik ez zituela aita hil zitzaion, eta 7 urterekin Laudioko eskolara joaten hasi zen egunero. Han mojek harmaila moduko bat zuten txikienentzat, eta zenbakiak zurezko oholtxoekin erakusten zizkieten.

Nagusienek bai, bazutela ikasmahaia kontatzen du, eta goiko solairuan bazeudela ikaslerik azkarrenak edo agian «dirudunenak», familia aberatsetakoak; «baldarrenak mahai beltzera bidaltzen gintuzten, zigortuak». Eskola horrek bazituen baratzea eta baita oiloak ere. 

Gogoratzen du bideetan barrena jaisten zela, eskolarantz, esne-pitxer ez oso handi batekin, agian litro pare batekoa, bere amaren bezeroren batentzat.

Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Laudio - Llodio.
Markuartu baserri aurrean Carmen eta bere familia. Familia albuma.
Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Laudio - Llodio.
Carmen Martín bere senarrarekin Santa Luziako erromerian, Ermualden. Familia albuma.
Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Laudio - Llodio.
Felisa Arza astoarekin San Joanen, Laudion saltzen egotetik bueltan. Familia albuma.

Astemea eta saskiak gainezka

Carmenen ama oso gazte izanik alargun geratu zen, bost seme-alaba aurrera ateratzeko beharra edukita. Baserrian lan eginez eta herrian esnea, fruta eta lurretik ateratzeko gai zen guztia salduz lortu zuen. Astemean saskiak gainezka eramanez abiatzen zen bera, eguraldia edozein izanda ere.

Carmenek eskola utzi zuen 10 urte baino ez zituenean, etxean behar zutelako, eta gutxi barru zerbitzatzera joan zen. «Niri ez zidaten inoiz ezer ordaindu, nire amari ez dakit». Familia aberats hark, Laudion uda igarotzen zuenak eta familiarekin ahaidetasunen bat omen zuenak, bi urtez eraman zuen Madrilera, eta handik batez ere Retiroan eta piztien etxean igarotako igande arratsaldeak gogoratzen ditu, astean libre zuen tarte bakarrean.

Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Laudio - Llodio.
Carmen bere alabekin, Bego eta Mentxu, gaur Kastañitza baserritik geratzen den horretan.

Urkixoko markesak

Garaian aberatsekin alde handia zegoen. batez ere Urkixoko markesekin, ia herri osoaren jabe baitziren. «Gurea ez, baina baserri asko bereak ziren eta jendea alokairuan bizi zen». Elizan, lehenengo bi ilaretan belaunaulkiak zeuden, haientzat gordeak. Lorategiak, jauregiak eta «Ugarterako bidean zituzten untxiak ederrak ziren». Carmen gizon batez gogoratzen da, Raimundo delako bat, egunero joaten zela geltokira markesaren posta jasotzera.


Hura argia zen

1959ko maiatzaren 16an, 21 urte zituela etxetik atera zen zuriz jantzita elizarako bidean Martín Muguruza bere koinatua izango zenak, ezkongaiei lagundu zien zelaietan zehar harmonika jotzen, errepidera iritsi ziren arte, non Luis Sanz zegoen zain bere taxiarekin.

Familia guztiarekin bazkaldu zuten baserrian eta eztei-bidaia Donostira egin zuten; han itsa-

soa deskubritu zuen, baina ez zen bainatu. Laster bueltatu ziren Markuartura. Han egin zuen bizitza aitaginarreba, lau koinatu alargun eta koinata gazte batekin. «Kastañitza txarto zegoen eta hori pixka bat okerrago; ez zegoen argia ezta ura ere». Petrolio eta karburozko kriseiluekin ibiltzen ziren, «eta zerbait gehiago ikusteko erosi genituen butano bonbona batzuekin ere».

Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Laudio - Llodio.
Juan Antonio Urquijo argazkilaria, Jose Mari Castillok lagatako argazkia.

Lasterbide eta bidezidorretatik

Emakume gehienek lurrean eta etxean lan egiten zuten. Eta erditzeko ordua iristen zenean, beste emakume batzuen laguntza bilatzen zuten, seme-alabak mundura ekartzeko, nahiz eta horrek kilometroak egitea esan nahi zuen.

Carmenek lehen minak sentitu orduko, oinez hasi, aldapan behera joan, ibaia gurutzatu eta etxera igotzen zen laguntza eske, Markuartun gutxi lagundu ahal izango ziotelako. Emaginaren bila Laudiora jotzen zuten, batzuetan astoarekin erosoago igo zedin, eta beste batzuetan oinez. Ez zegoen errepiderik, ezta biderik ere, gehienetan lokatzez betetako lasterbide eta bidezidorretatik egiten zuten guztia.

Horregatik zapata garbiak jantzi gabe eramaten zituzten herrira jaistean. Abarkak Luisaren patioan geratzen ziren, kuartel zaharraren aurrean, gaur egun Zumalakarregi hiribidean, berriro etxera igotzen ziren arte, lur bustiaren tarte beretatik.

Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Laudio - Llodio.
Carmen talo egiten San Joanen. Familia albuma.

Taloak eta odolosteak

Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Laudio - Llodio.

1970eko abuztua. Jose Mari Castillok lagatako argazkia.

Laudion bizitza oso desberdina izan da. Seme-alabak helduxeago egin zirenean, Emakumea Sustatzeko Zentroarekiko interesa agertu zuen, «beti ikasten baita zerbait», eta lehenengo haurtzaindegia jarri zutenean hor egon zen bera, txikitxoak zaintzen.

Eta duela berrogeita hamar bat urte, Lekandazar baserriko Vicente Urkijok inguruko ohiturak berreskuratu nahi izan zituenean, eta Carmeni eta beste emakume batzuei taloa eta odolosteak berriz egitea proposatu zienean, ez zuten zalantzarik izan. Lehenengo odolosteak eliz atarian egin zuten, eta jarraian taloa San Joanen.

Jende ilara luzeak prestatzen dira gaur han, bigarren eta hirugarren belaunaldietara pasa den lan txukunaz gozatzeko beren txandaren zain. Alabek eta bilobek hartu dute San Joaneko taloaren lekukoa. Ezta San Blaseko azokan ere ez dira falta.

Amaia eta Helenek oso gertutik bizi dituzte Carmenek zabaldutako tradizioaren zaporeak. Beren etxeetan ere taloa egiten da, eta Larrazabalerako bidea etengabean egiten dute, baina, orain bai, autoz. Bizitza erritmoak aldatu dira, baina gaur eguneko bi emakume hauentzat «amama amama da, gure jatorria».

Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Laudio - Llodio.
Iratxe Larrazabal bere ogi labearen aurrean.

Markixako ogia

Markixana baserria mendian galduta dago eta hain urrun egoteagatik herriko askok ez dute ezta ezagutzen; han, Iratxe Larrazabalek ogia egiten du 18 urte zituenetik. Ahizpa eta haren familiarekin bizi da hemen. Amak irakatsi zion eta lehenengo ogi biribilen bidez gidabaimen atera zuen.

Astean 80 ogi ekoizten ditu egur labe honetan eta Iratxek baserrian bertan edo Laudioko baserritarren plazan eskaintzen ditu ostegunetan, txoripan labekada eder batekin batera. Ez da ezer soberan gera-

tzen, arruntasunak agintzen baitu: gari-irina, ura, gatza eta legamia pixka bat. Pamitxa, txarri txintxorta, soilik txerri hilketen garaian.

Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Laudio - Llodio.
Zumalakarregi hiribidea. 80eko hamarkada. Argazkia: Motes.

Hiri oso landatarra

Laudio hiri txiki bat dirudi, saltoki, taberna eta jatetxez betea. Bizitza zirraragarria du, Aiaraldea osoko eta inguruetako biztanleak erakarri ditu erdigunera. «Beiraren bailara» deitu izan diote, sektorearen hiriburua izateagatik. Hemen Vidrala, Guardian daude, baina baita Tubacex eta beste batzuk ere.

Ezin ahaztu Laudioko Aceros, udalerrian izan den enpresarik handiena eta tokiko biztanleriaren hazkundearen erruduna.

Eta erdigune aztoratu horren inguruan auzoak daude: Ugarte, Larrazabal, Areta, Gardea eta abar. Erraza da auzo-bideetan galtzea, iraganeko garai bat gogorarazten duten baserrien artean, entresaka egiten jarraitzen den mendietan, egur-labe usaina dario eta bizitza motel doa.

Guztiek balioesten eta gozatzen dituzten kontrasteak dira, azoka, tradizio eta ospakizun egunen artean.

Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Laudio - Llodio.
Ez ur, ez argi, ez errepide"

Carmen Olabarria

Amamengandik bilobengana bilobengana

Aurkitu memoria guztiak

“Soroa hotza eta gogorra zen”
“Gatzak jendea batu-batu egiten zuen”
“Emaztegai guztiak beltzez ezkondu ohi ziren eta niri hori ez zitzaidan atsegin”
Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Laudio - Llodio.
“Ez ur, ez argi, ez errepide”
“Neguan haien etxeak garbitzen genituen eta aitak zerbait irabazten zuen”
Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Vitoria-Gasteiz
“Baby booma tokatu zitzaidan”
Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Artziniega
“Sorogintza tikia zenean, garia heltzen ez bazen, goseak gengozen”
“Lehen, gizonak hau zioenean hau behar zen”
Valdegovía | Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos
“Espartinek ez zedukaten zolarik, oina estaltzen zuen oihala baizik”
Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Ayala.
“Nik lehenagokoa nahi nuena, errespetu handia zegoen.”
Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Okondo
“Haurrak hilten zituen “sakamanteka” ohi zebilen”
Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Elciego.
“Herrian gastatzen zuten”
“Lehen, ezkonduz gero, lanari utzi behar zenion, edo bertatik egozten zintuzten””
Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Maeztu
“Andereño edo serora, umerik izan ez banu”
Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Elciego.
“Ez naiz sekula hain zoriontsu izan”
“Ugazabaren eliza, ugazabaren zubia, ugazabaren kantoia…”
Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Vitoria-Gasteiz
“Kristalezko kaiolan errieta egiten zizuten”
Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Vitoria-Gasteiz
“Todo el undo participaba”
“Aurrera goaz bizitzan hinkili-hankala”
Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Oyón
“Biziera gehiegi aldatu da”

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

02

Ezinbestekoak

Aukeratutako ehunka altxor zerorrek aurki ditzazun

04

Biodibertsitatea

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak

Amamengandik bilobengana bilobengana

Deskargatu PDF formatuan "Arabako herriak" ren katalogo guztiak

Arabako herrietako memoriak zurekin eraman nahi badituzu, baita konexiorik gabe ere, katalogoak PDF formatuan deskargatu eta edozein lekutan eta nahi duzun unean irakurri ahal izango dituzu.