fbpx

OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

Gaubea

Amamengandik bilobengana bilobengana

Gaubea topaketaz betetako harana da. Hango bidexka ugariek herri eta paisaia lasaiak lotzen dituzte.

Varona-tarren leinuak finkatzeko eta irauteko lekua aurkitu du lur honetan. Bere dorrea, Arabako gotor-lekuen artean hobekien kontserbatutakoa dela diote. XV. mendekoa da, eta gaur egun oraindik ere Varona bat bizi da hemen, 40. belaunaldikoa, Rodrigo izena duena, etorki honetako “gizaseme” nagusiek beti izan duten bera.

Munduko zaratatik urrun dagoen lurralde hau, tenplu erromaniko harrigarriz eta Neolitora heltzen diren giza kokalekuen aztarrenez beteta dago. Hortik omen datorkio izena, Gaubea: goba, koba edo antzeko zerbait.

Soro-alorren eta sekretuz betetako mendien artean galdutako 30 herrixka ttikik baino gehiagok 1.000 bizilagun biltzen dute. Asteburua zaratatsuago eta alaiago bihurtzen da.

Gaubea-ren oroitzapenak

Valdegovía | Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos
Amamengandik bilobengana bilobengana
Espartinek ez zedukaten zolarik, oina estaltzen zuen oihala baizik

Oroitzapenen zaindariak

Kronikariak

Rodrigo Varona

Rodrigo María Varona gizon adeitsua da, hitz eginzalea eta bere dorre-jauregian anfitrioi handia. Ahal badu, berak hartzen zaitu eta bere sendiaren historia eta istorioak aletzen dizkizu, Araban garrantzi handiko askazia berea.

Gaubea eta Gasteizen artean bizi da; kultua, leuna, maiorazkoko azkenengo jaraunslea da. Varona abizeneko jaunak Gaubeako jaunak ziren.

Orain arte 31 jaun izan dira ahaikoa hasi zenetik.

Severino Pinedo

Gaubeako aazkenengo lurginetarik bat, 40 urtean lurra landutakoa, igitai eta idietatik traktorera iragaitearen lekukoa, 90 urte zuela nekazaritzan ibilitakoa. Severino alde honetako azken artaldearen artzaina ere izan zen.

91 urte eta Gaubean bakarrik bizi da –Tokero futbolari sona handikoaren aitaita– eta ortua lantzen du, iloba bat laguntzaile, bertan piperminak, tomateak, azak, porruak, eta denetarik erein eta landatu egiten du.

Juan Carlos Abascal

Gaubea haranaren eta haraneko ikertzaile, Juan Carlos Abascal, Euskalerriaren Adiskideen Elkarte-ko kidea da (XVIII. mendean sortua, kultura, zientzia, beraz, jakintza sustatzekoa), Urrezko Zeledon delakoan ohorezko bazkidea, Landazuri Elkarte-ko batzordekide ere bada (duela 30 urte sortu zen talde zibiko-kultural arabarra).

Juan Carlos-i entzun eta irakurri behar zaio. Historia jaulkiteko era atsegintsuagatik eta dakien guztiagatik benetan luxua da. 40 urtez baino gehiagoz banku batean lan egin zuen, eta Gaubearen historiari dion jaiera, agian, bere emazte den Maria Eugenia Azpeitiagandik datorkio, haraneko sendagilea izan baitzen.

Eskualdeko aldizkarietan maiz idazten du, baina bi liburu ere argitaratu ditu. Pdf-ra sartzeko hona hemen izenburuak:

  • Valle de Valdegovía, un paseo por su historia.
  • Apuntes de la Historia de Espejo

Gaubea

Biodibertsitatea

2442 km2

Gaubea

Zifrak

Herriak

Herriak:
Acebedo, Astúlez, Bachicabo, Barrio, Basabe, Bóveda, Caranca-Mioma, Cárcamo, Corro, Espejo, Fresneda, Guinea, Gurendes-Quejo, Nograro, Osma, Pinedo, Quintanilla, Tobillas, Tuesta, Valderejo, Lahoz, Lalastra, Ribera, Villamardones, Valluerca, Villamaderne-Bellojín, Villanañe y Villanueva.

Beste datu batzuk

  • 1.097 bizilagun – 2024
  • 3.728 bizilagun (1857)
  • 15 aztarrena errromanikodun eliza
  • 4 hektarea boilur 17 aloka-toki
  • 16 taberna-jatetxe
Amamengandik bilobengana bilobengana

Deskargatu PDF formatuan "Arabako herriak" ren katalogo guztiak

Arabako herrietako memoriak zurekin eraman nahi badituzu, baita konexiorik gabe ere, katalogoak PDF formatuan deskargatu eta edozein lekutan eta nahi duzun unean irakurri ahal izango dituzu.