Artziniegan sokatira kirol izarra izan da. 60-70 urteen artean, “gizenak” esaten zioten gizon talde sendo-mardulak dena irabazten zuen, indar itzela zuten gizonkote astunek osatzen baitzuten. Hain gizontzar zozko gihartsuko haiek sokaz erakartea ia ezinezko zen.
Herrian noizbait txapelketa handi bat ere egin zen. Kirol mota hau oso da arrunta, beraz, oso zaharra dela pentsa daiteke, munduko hainbat lekutan mendez mende iraun baitu, Euskadin bezala. Modu asko badago ere, gehienetan zortzi tiralarik osatzen duten taldeen arteko lehia da, pisua neurtua, hots, 560, 640 eta 720 kiloko mailak dira, oro har, garai batean pisu librean ere, mugarik bage alegia, aritzen zitren arren; eta honetan artziniegarrak garaitezin.
Soka lodia da, erdian xingola bat lotua eta zoruan zuin batzuk. Xingola hori talde bakoitzak bere aldera ekarri nahi du, eta xingola erdiko zuina iragan eta gero irabazi du. “Botillero” deritzon aholkulari eta “aidatzailea” oso beharrezkoa da, tiraldia azkartzeko, oihuz tiralariei gogoa berotzeko, batera egin dezaten.