Laudioko Arloteak –gaur egun Elkarte Errekreatibo bihurtua– Ruperto Urquijo Maruri (1875-1970) izan zen artista haren jarraitzaileak dira. Haren musika-errepertorioa kalez kale dabil oraindik ere, 1963an abeslari-taldeak herriko jaietan bere lehen agerraldia egin zuenetik, karroza batean igota.
Aurretik Arlote gehiago egon ziren, baita aurrekari handiago bat ere: Rakatapla (1906), kantutegi eta antzezlan ugarirekin ibili zena gerra hasi arte, 1936an. Eta horrenbesteko alaitasunaren atzean beti zegoen Ruperto Urquijo.
Tradizioak jarraitzen du, festek bere horretan jarraitzen dute eta Arloteek ohiko hitzorduetan kaleetara itzuli dira, berrituak eta eguneratuak, beren soinu tradizionalekin festa eta bizitza ospatzera herri honetan, honek herri gutxik bezala baitaki hori egiten.
Gaur egun emakumeak Arloteen parte dira.