Lamuza Parke enblematikoa 1975. urteaz geroztik publikoa da, eta XIX. mendearen amaieran du jatorria, Estanislao Urkixok 1876an, Lamuza baserria eta oinetxe bat, haren lur zabalak baren, erosi zituenean.
Jauretxeari –Matriz etxea– gehitu zitzaizkion Baratzezainaren Etxea, Musikaren Etxea izenez ezaguna, Berotegia, Ukuilua, Atezainaren Etxea eta Gaztelu bat eta guzti. Baita baso eder bat ere, horren parte bat lorategi berri batean bihurtu zena.
Urkixoko markesen atsedenleku eta opor-leku izan zen guztia Laudioko herriaren ondare eta erabilera publikoko gune bihurtu zen joan den mendeko 70eko hamarkadaren erdialdean.
Gaur egun narriadura handia jasan ondoren, Lamuza Parkeak garai batean izan zuen distiraren zati txiki bat berreskuratu nahi du. Horrela, gaur egungo Kultur Etxea, Liburutegia eta irakaskuntza- zein kultura-jardueretarako espazio zabal eta irisgarri bat sortu dira.