Lamuza Arraño gunea oso lorategi berezia bihurtzen da udaberriro, eta 25 orkidea basati espezie loratzen dira bertan, horietako bi Eusko Jaurlaritzaren espezie mehatxatuen zerrendan jasoak. Otsailaren erdialdean, San Valentin inguruan, hasten dira goiztiarrenak ikusten, eta ia 80 hektarea apaintzen dituzte uztailera arte. Soilik espezie bat ikus daiteke abuztua eta abendua bitartean.
Laudioko Loreak elkartea 2016an hasi zen balioa ematen herriak duen ondare natural horri, babestu eta zaindu beharreko aberastasun horri, eta horretan ari dira udalarekin batera.
Urtero, sorpresaren bat izaten da, espezie berri bat agertzen da katalogatzeko, edo ekin-tza berri bat sortzen da horiek kontserbatzeko eta babesteko. Eta oso garrantzitsua dena, herritarrak kontzientziatu eta inplikatuko dituzten ekintzak. 2022an, irteera gidatuak egiten hasi ziren, eta 2025ean, jardunaldiekin, hitzaldi zein tailerrekin, argazki-ikastaroekin eta argazki-lehiaketa batekin osatu zen programa. Datorren udaberrian Arraño mendiak bere lorerik onenak erakutsiko ditu. Ez galdu!