OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

6
Amamengandik bilobengana
bilobengana

Odoloste-jan herrikoiaren egileak

EZIN
BESTE
KOAK

Abuztuko azken larunbatean, herriko jaien amaierarekin batera, Laudioko kale guztietan bada usain nahasezin bat, odolosteena. San Rokeko kofradeen bazkaria igandean da. Odolosteak, jatorrian, Kofradiaren bazkariaren aurreko bertsio herrikoia dira, hurrengo egunean bazkalduko zenaren soberakinekin eginak, zekor bat edo ahari bat izan zitekeena.

Gaur egun ohitura hainbeste zabaldu da non inork ez duen eguneko zaporea galdu nahi eta edozein lokal, taberna edo etxetan odoloste ezagun eta ospetsuak erretzen dira. Dolores Astobizak betidanik egin izan ditu baserrian, eta bere alabak saldu herriko plazan baserritar egunean. Porruak, perrexila eta tipula kenduta, beste guztia erosi behar zuen. Bina kilo egosten zituen aldiro, irakiten hasi utzi gabe. Eta lapiko txiki batean egositako odoloste bakar bat izaten zen bere proba. Horrela bazekien dena nahi moduan zegoela eta jarraitu zezakeela.

«Kofradia egunean asko lan egiten genuen. Odolosteez gain, zopako oso gozo bat ere egiten genuen, beste gauza ba-

tzuen artean», dio. Hor harrapatu zituen 83ko uholdeak eta gaua pasatu zuten udaletxeko lehenengo solairuan.

Odoloste-jan herrikoiaren egileak

Eta baita Laudion ere...

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

03

Amamengandik bilobengana bilobengana

Leheneko oroitzapenak norberaren baitan

04

Biodibertsitatea

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak