Teilekin hasi zen guztia, Euskal Herriaren bizitzan sinbolismoz beteriko elementuarekin. Laudiok ez zuen bakarrik teileria garrantzitsu bat izan, baizik eta hauek ahultzen hasi zirenean, beren ordez lehenengo industria sortu zen gero Arabako herri industrialena izango zen honetan.
Laudioko Zeramika, Gardean kokatua, Arabako aitzindari bihurtu zen. Eraikina oraindik ere mantentzen da. Teilak ekoizten hasi zen 1900 urte inguruan, garaiko Urkixoko markesaren sustapen ekonomikoari esker. Bertan ekoitzi ziren teilak, adreiluak eta beste zeramikako elementuak zortzi hamarkadetan zehar.
Orain enpresaren parte bat baino ez da geratzen; ia erdia desagertu zen 1940an Laudioko Aceros hasi zenean.
Lehenengo teileria horretatik, herriaren industria-historiak ez du inor epel utzi. Industria potentzialek lana behar zuen pertsona asko erakarri zituzten urte batzuetan, herri gutxik bezala jasan zuen Laudiok desindustrializazioa 80ko hamarkadan eta ordutik birmoldatzen eta errekuperatzen ari da, bere industria-historia propioa ibiltzen jarraitzeko.