OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

8
Amamengandik bilobengana
bilobengana

Herri bat bizikletaz

EZIN
BESTE
KOAK

Laudioar Txirrindularitza Elkartea 1961ean sortu zen, baina 1945ean dagoeneko lasterketak eta lasterkariak bazeuden, baita bizikletekin inguruneaz gozatzera zetozen zikloturistak ere.

1949an ospatu zen Laudioko Sari Nagusia, lasterketetan nagusiena, Araban profesionalen mailako bakarra delako. Probintziakoa izaten hasi zen eta nazioartekoa bihurtu zen. 1968an Luis Ocaña handiak irabazi zuen; 1987an lizentzia profesionala izan zuen lehen laudioarra izateko ohorea Jon Unzagak izan zuen; eta 1992koa historikoa izan zen, Miguel Indurain eta Pedro Delgado bezalako mundu mailako pertsonaien presentziarekin.

Emakumeak txirrindularitzatik aldenduta zeudela zirudien, 1980an, 10 urterekin, Laura Corbella bere mutil-kideen artean lekua hartzen hasi zen arte. Lehena izan zen. Pedalei eragin eta mutilekin lehiatu zen Gasteizen emakumezkoen lehen taldea sortu zen arte.

Laura baino ia hamarkada bat beranduago iritsi zen Marta Lalaguna, 1989an. Herrian ere hasi zen, mutilekin, Amurrion emakumezkoen talde batera gehitu zen arte. Pedalei eragiteko grina hori gero eta emakume laudioar gehiagok gozatzen duten arren, oraindik ere emakumeentzako taldeak bilatzen dituzte herritik kanpo.

Herri bat bizikletaz

Eta baita Laudion ere...

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

03

Amamengandik bilobengana bilobengana

Leheneko oroitzapenak norberaren baitan

04

Biodibertsitatea

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak