Bilboko Naxa geltokiarekin batera, San Pedro Lamuza elizak Euskadiko estilo modernistako atari bakarra du. Bere teilatu apainduaren azpian, berreraiki zena 1883an aurrekoa erori ondoren, hainbat zauritu eta hildako eraginez, momentu handiak bizi izan dira herrian, horietako asko jai egunak.
1983ko uholdeetan ura ez zen sartu eliza barrura zentimetro gutxi batzuengatik, eta horrek aukera eman zuen barruan elikagaientzako biltegia ezartzeko.
Jatorrizko eliza XI. mendekoa da, eta gerora handitu eta berreraiki zen gaur egunekora heldu arte. Atearen beraren aurretik igaro-
tzen zen antzina Okondorako bidea, eta Urkixoko markesak bere etxearen kokapena erabaki zuenean, bai elizaren, bai jauregiko ateak elkarri begira jarri zituen. Ekarpen asko egin zituen: kanpaiak, organoa eta abar luze bat.
Barruan gehien estimatzen den obra Bilboko Bariko San Nikolasenaren antz handia duen errukia da.
