Iberiar penintsulako okilik bereziena da. Ez du zurean mokokatzeko gaitasunik, eta honegatik beste okil batzuen habia zaharrak hartzen ditu.
Urtero migrazioak egiten dituen bakarra da. Araban ugalketa-aldian aurki daiteke, udaberri eta uda bitartean.