Mediterranear klimako anfibioa da, eta Arabako eremu geografiko honetan du hedatze-muga.
Eremu lehor samarretan bizitzeko gai da, beti ere ugaltzeko putzu edo istilen bat badaduka.
Arrautzak erreskadan erruten ditu. Atzeko hankak motz eta sendoak ditu, ibilterako egokituak, ez jauzi egiterako.