Udaberrian iristen da gure landetara Mozanbiketik. Pertsiako golkoa zeharkatzen du, eta Turkiara eta Bosforoa zeharkatu ondorean, Europako landa zabaletan geratzen da. Azken aleak penintsulako iparraldera iristen dira.
Itzulera bitxia da, Mediterraneoa zeharkatzen baitu, negua Afrikan emaiteko.
Tamaina txikia izan arren, harrapakinak arantzetan eta elorrietan ehizatu eta jostea du ezagugarri.