fbpx

OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

Amamengandik bilobengana bilobengana

Matilde Zubiaurre

Andere Pacaren ongieritzia

Matilde Zubiaurre’ San Juan auzoan jaio zen gudua hasi baino lehentxeago. Orduan herria tikiagoa zen eta kaleak asfaltatu gabe zegozen. Sei neba-ahizpetarik lehena izan zen, baina horrek ez zuen eragotzi egunoro eskolara joaitea.

Eskola nazionala zeritzonaz gero, lekaime edo monjinen eskola izan zuen ikasten aurrera egiteko lekua. Herri guztietan ez zegoen halakorik, hots, halako aukera edo abagunerik, baina Ajuria sendiak, Araian garrantzidunak, serorak etorrarazi zituen, bertan irakats zezaten.

Eskoletxe erlijioso haretara sartzen zirenak, burdindegian lan egiten zuten langileen alabak ziren, batik bat, baina, gehienak, andere Paca Ajuriaren oneritzia lortzen zutenak ziren, beraren begikoak alegia. “Ez zuen umerik eta min zuen”, oinarrizko ikasketak egiteko eretia zuten, eta, gainera, josteko makina erabilteko aukera ere bai, eta takigrafia, mekanografia ikastea ere bazuten, are bai eta pintatzen ikastea ere.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana. C. Yanguas. Archivo Municipal de Vitoria-Gasteiz
Familia Ajuria. C. Yanguas, Archivo Municipal de Vitoria-Gasteiz

Logela bakoitzean kebidea

Matilde’ Ajuria sendiak ia bizilagun guztiak bere langile zituen garai haretan bizi izan zen. Nekazari edo lurgin guti zeuden, aberastasuna ikatz egitean eta galdagintzan, hots, burdinaren lantzean zegoelako.

Gizasemerik gehienek han egiten zuten lan, eta emakumezko batzuek jauregian neskame, udan batez ere hantxe hazten ziren, hangoxe gela eta lorategietan, orduan bizitza eta hara-honak hantxe. Matildek jauregi zaharra ezagutu zuen, gazte zelarik, eta hango edertasunak gogoan ditu: gelak eta etzauntzak, portzelanazko garbi-ontziak, bakoitza bere irudi grabatuarekin, eta etzanguetan kebide bana. Jatokia, osoki zur landuz estalia, eraikinaren beheko aldean edo etxabean, eta hormetako batean ikuz-konketa edo garbi-aska, jatera joaiten ziren lagunek euren eskuak-eta ikuz ahal zitzaten.
“Tamalgarria da itxita egoitea”.
Bertako bizilagunen egunoroko bizitzan oso ohikoak ziren arren, Ajuria askazia ez zen herriko jendearekin harremanetan jarten, ez zuten jaietan esku hartzen eta guti ibiltzen ziren. Apaizak, medikuak eta irakasleak zuten soilki harremanik haiekin.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Asparrena.
Casa palacio de los Ajuria. Photo-Araba

Elizan euren leku berena zedukaten, alfonbra edo zerria zoruan, tertzipelozko belaun-jarlekuak eta sareta-aulkiak eta guzti. Han ez zen inor jarten, Ajuriatarrak izan ezik, eta urteko aldi luze batzuetan, neguan behinik behin, herritik urrun haiek, hura guztia eliztarren begitik estaltzen zen, kentzen zen. Elizara joaiten ziren beste lagunek ere nork bere belaun-jarlekua zedukaten, bakoitza sendiaren hizkiekin markatua, baina bazegoen jarlekurik ez zedukanik eta nesketan gazteenak maiz zaharrei edo behar zutenei euren lekua utzi eta zoru-zoruan belaunikatzen ziren, eta, jakina, galtzerdi meheak urratzen ziren.

Aisialdian, Aratz mendira

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Asparrena.
Matilde y sus amigas en el monte

Erlijioak dena begirapetzen zuen garai haretan, herriko neskek beren guneak bilatu behar zituzten. Mendia zen gehien laguntzen zutenetako bat. Hori bai, kirol-zapatilarik ezean, oski edo zapatattoekin igaiten ziren, irrist edo laprast egin arren.

Gero, plazan dantza egitera jaisten ziren, dantzaldira, baina ez zieten elkarri helduta dantzatzen uzten, ez eta bi adiskideren artean ere. Jotak baino ez. Hori zen igandeetako entretenimendua, harik eta apaizak zinema eskaini zuen arte katekesia egiteko tokian, eta neskak alde batean eta mutilak bestean eser zitezen erabaki zuen, banandurik hain zuzen.

Senargaiarekin hasi baikoz, osteratto bat, txintxo-txintxo biak eta ororen ikusterrean, inoren ohorea eta duintasuna zalantzan jar ez zedingatik. “Lekaimeek Josetxo baimenarekin herriratzen zela jakiten zutenean, sor Sofiak zigortzen ninduen, ezer ez egitera zigortu ere, hala egia, harekin topo egin ez nezantzat, elkar ez ikustearren. Bizpahiru aldiz jasan nuen”.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Asparrena.

La cope

1886.urtearen bukaeran, La Unión Obrera kooperatiba sortu zen Araian, eta Ajuria lantegiko langileek eta langile-buruek sortu zuten premiazko gauzen hornitzeko. Asmoa Alfredo Ajuriak mahaitaratu zuen, eta guztiontzat erakargarri izan zen, eta horretarako bere jabetzako bi etxe utzi zituen, ‘biltegia’ izenez ezagutu zirenak.

Ekonomiak oso txiroak ziren garaian, eta egunoro ordaintzeko dirurik ez zegoenean, mandatuak aurrerratu eta ozenki ohartemaiten ziren. Idazkari bat arduratzen zen oihuz aldarrikatzen zen hura guztia idazteaz, eta ilaren bukaeran, langileek lansaria jasoten zutenean, nork bere behin-behineko zorra ordaintzen zuen.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Asparrena.

Patapalo haren goxo-goxoa!

1977an Araian izozki-lantegi bat jarri zen, Miko izenekoa. Erronka arriskutsua izan zitekeena, irudi zuenez, arrakastatsu bilakatu zen, herrialde osoan salgai. Nolabait esatearren, burdina Mikopete eta Mikobruja gozokien zapore goxoak ordezkatu zuen, eta Asparrenak bere industriarekin aurrera jo zuen, beste arlo edo bide batzuetatik.
Langile-kopurua urterik urte handituz joan zen, metal-lantegien itxiera aurrikusita. Miko iritsi aitzin, askottok Araia utz eta hiriburura joan behar ukan zuen, baina izozki-lantegiarekin herrira berriz ere eztanda ekonomikoa heldu zen. Jende gaztea, batik bat, kontratatzen zen, emakumezkoak batez ere; kanpainako fijoak esaten zieten, urtaro bateko hitzarmendunak alegia, eta honek etxerik askotara, maiz, bina lansari ekarten zuen. 80. hamarraldian, erdialdean, Araiak bizi-maila goi-goikoa zuen.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Asparrena.

Betiko giro ona

Amaiak, Matilderen bilobak aitor du: ez du uste amamak antzegintzan duen dohaina berak duenik, amama olioz margotzen hasita zeta gainean margotzera heldu baitzen. Berak pianoa bertan behera utzi du, futbolean atezain jokatzearren eta mendian lasterka egitearren orobat. Herrian aukera izan du, bere kirolzaletasun handiarekin hainbat kirol-taldetan esku hartzeko eretia izan du.
Amama-biloba antz handikoak diren ber ezberdinak dira, eta biei ala biei Araiak behar dutena eskaintzen die. Amama emakumezkoen elkarteetan esku hartutakoa da, eta egin izan diren kultura-egitaldietan halaber. Amaia, berriz, lanera Gasteizera joan ohi da eta lanaz gero etxera pozik itzultzen da, langunak hemen baitaduzka. Guztientzako giro ona dago.
Araiak beti elkarren arteko egitasmoetan bereziki dardar egin izan du. Nekazari eta lurginen eskualde baten barruan bere izaera industrialari eutsi dio, eta hor du bere izaera bere-berea, modernoa eta ekintzalea. Estatuko kontsumo-kooperatibarik zaharrena hemengoa da, 1873az geroko musika-banda bat du, eta duela hogeita hamar urte baino gehiagodanik Umore Antzerkiaren Jaialdia ospatzen da bertan.
Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko Interpretazio Zentro bat sortu du eta Europako ingurumen-proiektuetan esku hartzen du. Asparrenan giza- eta kultura-mungimendua oso elkarkoia eta eraginkorra da.

Ugazabaren eliza, ugazabaren zubia, ugazabaren kantoia…"

Matilde Zubiaurre

Amamengandik bilobengana bilobengana

Aurkitu memoria guztiak

“Emaztegai guztiak beltzez ezkondu ohi ziren eta niri hori ez zitzaidan atsegin”

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

02

Ezinbestekoak

Aukeratutako ehunka altxor zerorrek aurki ditzazun

04

Biodibertsitatea

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak

Amamengandik bilobengana bilobengana

Deskargatu PDF formatuan "Arabako herriak" ren katalogo guztiak

Arabako herrietako memoriak zurekin eraman nahi badituzu, baita konexiorik gabe ere, katalogoak PDF formatuan deskargatu eta edozein lekutan eta nahi duzun unean irakurri ahal izango dituzu.