fbpx

OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

Amamengandik bilobengana bilobengana

Eulalia Oribe

Play Video

ELKARRIZKETA Eulalia Oribe-REKIN.

Ardantzako hizkera berezia

Bastidan bizi izan denak “espergurar” eta bestelako hitz berezi batzuk ezagun ditu, alegia, mahatsondoan dagoen orri eta zikinkeriak kentzeari hala esaten baitzaio. “Desnietar” ere esaten diote aihenari alperrik sortzen zaizkion ernemuinak kentzeari, edo “la morisca” lanabes bat dela badaki hemengo denak, ardantzan hazten diren belarrak jorratzeko edo erabili ohi baita.

Leku bakoitzak bere hizkera du, bere mintzaira berezia, ohiko bizimoduari atxikia. Herri honetan bizitza mahatsari itsatsita dago, antzinadanik, eta nork bere lana, beharra, du.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Bastida. Oñate Reynares. Photo-Araba
Escena de vendimia 1910. Fotógrafo, Oñate Reynares. Photo-Araba

Eulalia Oribek ondo daki. Umetatik, eskolarean atera mahastira, aitari laguntzera, espergurar, desnietar y vendimiar, hauxek emakumezkoen lanak baitziren. Morisca, jorraia alegia, ez zuen inoiz erabili, ez eta helduzaroan bere mahastietan ere.

“Herri honetan inoiz ez dut ikusi emaztekirik mahatsondoak inausten”, gizonezkoen lana zen, zeren inausten “jakin behar baita”, XXI. mendean, dirudienez, berdintasun-aroa heldu da, eta Mikel Gil, Eulaliaren biloba lekuko, mahatsondoen inausketan neskarik asko ikusten dela baieztatzen baitu.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Álbum familiar de Eulalia Oribe
Álbum familiar de Eulalia Oribe

Beste ohitura batzuk

Eulalia Oribe XX. mendean Bastidan jaio zen, gurasoak eta asabak bezala, eta seme-alabak bilobekin bertan hazi dira. Maizterrak ziren, hots, eurena ez zen etxekoak; aitak zaintzen eta lantzen zituen mahastien jabearena zen.

Soroa eta mahatsak haren bizitzako zatiak izan dira, ezagutzen duen lurraren motorea eta funtsa izan dira.

Pobes abizena ugazabarena zen. Eulaliaren aitak soroan haientzat lan egiten zuen, maiz goizeko ordu bietan jaiki eta lurrari nitratoa eman behar eta gero lanaldiari ekin, eguzkitik eguzkira.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Álbum familiar de Eulalia Oribe
Álbum familiar de Eulalia Oribe

Ama Pobestarren etxean mirabe, eta, hauxe ere bai: eskuzapi bat erorita ere, haiek ugazaba haiek jasotzeko makurtu ez. Beste garai eta bestelakoak ziren, aberatsen eta txiroen artean amildegi, arroila zegoen mendeak ziren.

Etxajaun eta etxandere zirenen ondoan herriko nagusiak, apaiza bat, kalean ikusiz gero eskuan mun eman behar zioten, ume zirelarik. Trukean: malbabiskozko goxoki bana.

Mikel, amamarekin berrogeita hamar bat urteko aldea, elkarren arteko eztabaidaren aldekoa da, ohitua ere nonbait, zeren bere etxean hitz eginez eta itun eginez erabakitzen baita, hik eta nik eta azkenan guk. Mende erdi horretan zenbat aldatu den, alde horretan.
Bost nesken artean laugarrena, aita zorrotzegi harentzat harro egoiteko bide eta aldi berean ardura. Gizon hertsia zen, arauak ezartean batik bat, eta hauen artean gogoan duen bat, alegia, gaueko hamarretan atea ixten zena; etxean egon behar, beraz.

Ez jairik ez basajairik edo erromeriarik inguruetako herrietan, are gutiago tabernara sartzea. Eulaliak ez zuen tabernarik zapaldu senargaiarekin joan ahal arte.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Álbum familiar de Eulalia Oribe
Álbum familiar de Eulalia Oribe

Jolasgarri bakarrak, enparantzan musika zegoenean, haientzat hamarretan amaitzen zena, eta zinema, txartela erosteko nahiko diru zegoenean.

Arratsoro errosario santua, aita sorotik itzulitakoan, eta orduan bai alabekin solas eta molas, bizitzako zerez–eta hitzaspertu gozoak.

Eulaliak aitor duenez, bere garai haietan, koskortu ahala mundua aurkitzen zuenean, emakumezkoek ez zuten erabakitzeko eskubiderik: “Gizonezkoak esan eta huraxe egin beharra”. Aitaren agintaritza guztizkoa zen; eskurik inoiz ere gainean ipini ez zien arren, behar ere ez: “begirada bat aski”.

Mikel, amamarekin berrogeita hamar bat urteko aldea, elkarren arteko eztabaidaren aldekoa da, ohitua ere nonbait, zeren bere etxean hitz eginez eta itun eginez erabakitzen baita, hik eta nik eta azkenan guk. Mende erdi horretan zenbat aldatu den, alde horretan.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Bastida

Mahats-bilketa senideen artean

Mikeli ardoa gustatzen zaio, zuria beltza baino gehiago, eta etorkizunean aitari eta sendiari mahatsondoen negozioan laguntzea gustatuko litzaiokeen arren, haren bidea beste bat da, ingeniaritza informatikoarena. Hamasei urterekin behin ere ez du mahats biltzen jardun.

Bizitza oso aldatu da Eulaliak hamasei urteak zituenetik. Berari inoiz ez zaio ardoa gogoko, baina mahatsa zapaldu izan du salda ateratzeko, haren adineko beste askok bezala.
Orduan, mahats-bilketak senide-ahaideen artean egin ohi ziren, lehengusuak eta osaba-izebak ere laguntzaile, jaia zen.

XXI. mendean ezin daiteke, legeek ez dute baimentzen, eta kontratuak egin eta prozesua gehiegi garestitzen duten izapide batzuk egin behar dira. Askotan, ez du merezi lanean hastea.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Bastida

Ortziari begira

Hala ere, bada aldatu ez den zerbait, hots, ortziari begiratu beharra, eta izozte batek “ona eramango duen” beldurra beti. Gerta litekeen txarrena, izotz berantiarrak hazten hasitako mahatsak ihartu edo zimeltzea. Diren guztiak ihartu eta gero berriz ere erne litezke, baina ezer ez da berdin, uztaren onena galdu da.

“Neguan egoten gara ongien, mahastia inausita dagoelako eta ez dagoelako ezer galtzeko arriskurik, baina apiriletik bildu arte, irailean edo urrian, euri, txingor, haize eta halakoen beldurrak beti”.

Duela berrogeita hamar urte eta gehiago, errogatibak egin ohi ziren, erreguak alegia, San Gines-i eta Andere Dona Luziari asko. Zerua lehengoa da, eta ardoa hondatu edo lorrinduko duen zer edo zer izan litekeen beldurra ere lehengo bera, uztatik uztara, honela ere, fedea ez, ez da lehengoa, eta erreguteak lehenean geratu dira, iraganaldian.

“Bastidatik oinez igaiten zen, beribil bat ere ez, eta gazteek, gazte antzo, eskuetan zahatoa eta elkarri ardo egozten; neskek ez. Ondorean, letaniekin jaisten zen, alegia, otoizka, eta umeei txokolate ogiarekin emaiten zieten; meza egiten zen”.

Lehen, hara eta hona, beti oinez edo astoaren gainean, eta Eulaliak aitari bazkaria eramaiteko hiru kilometro ibili behar zuela gogoratzen du; mende erdi joanda, egiteko guztia beribilez, eta traktoreak lana arintzen, eta, bide batez, ehunka urtez geroztik mahatsez josiriko sorootan lan egiten duten gizon-emakumeen bizkarrak zaintzen.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Bastida
1960 Río Ebro. Fotógrafo, López de Guereñu. Photo-Araba

Ebro zitala

Ebro ibaia, ibai bero, Bastidako bizilagunentzat emankorra izan da beti, ur emaile handi, mahatsentzat ez ezik etxekoentzat eta jolasteko zein ikuzteko ere bai. Bastidan, bide-zidor batetik behera eta ibaian zagoz.

Gazteak hor jolasean eta gozartuz beti, uhaldeetan edo uberetan igerika, dzanga eta dzinga. Behin, ordea, ezbeharra, eta herriko jaietan: gazte bat ito zen. Aspaldi du, eta urteetan jendea ibaiari muzin egiten, uzkur eta beldur zegokion arren, gutika-gutika lehengo ohitura zahar haretara itzuliz joan da.

Hala ere, hemen Ebro zitala dela orok daki, ur-korronte edo uhaitzak dituela eta aurretik eroan zaitzakeela ere jakina, barrenerantz irensten duten zuloak, osin beltzak. Eulaliak ez du inoiz bainu hartu, ez basitu, “azken baten, zertarako sartu, igeri egiten ez dakit eta”, Mikel, ostera, bai, murgildu da.

Ikasturteko azken egunean, ogitartekoa eraman eta egun-pasa, ubera batean, ura bare dagoen lekuan, alegia. Herrian gero eta igeri-toki gehiago dago, bestalde, hirurogeita hamar bat edo, baina jabedunak gehienak; herriarenak ere badira, udalarenak, arriskurik bage gozatzeko lekuak, nahi duten guztientzat zabalik.

Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Labastida. Álbum familiar de Eulalia Oribe
Lehen, gizonak hau zioenean hau behar zen"

Eulalia Oribe

Amamengandik bilobengana bilobengana

Aurkitu memoria guztiak

“Emaztegai guztiak beltzez ezkondu ohi ziren eta niri hori ez zitzaidan atsegin”

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

02

Ezinbestekoak

Aukeratutako ehunka altxor zerorrek aurki ditzazun

04

Biodibertsitatea

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak

Amamengandik bilobengana bilobengana

Deskargatu PDF formatuan "Arabako herriak" ren katalogo guztiak

Arabako herrietako memoriak zurekin eraman nahi badituzu, baita konexiorik gabe ere, katalogoak PDF formatuan deskargatu eta edozein lekutan eta nahi duzun unean irakurri ahal izango dituzu.