fbpx

OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

Amamengandik bilobengana bilobengana

Bene Chasco

Play Video

ELKARRIZKETA Bene Chasco-REKIN.

Urriteak

Benedicta Chasco, Bene, ezagutzen dutenentzat, Urbisun jaio zen, 1936ko azaroaren 12an.

Bederatzi anai-arrebetan lehena, eta honegatik eskolara bagerik laster etxean lagundu beharra, bai etxeko tikienak zaintzean bai soro-lanetan.

Bederatzietarik sei bizi ziren, guduaz geroko urrite eta apoita gorriko urte haietan ohikoa.

Oloa, garia, garagarra ereiten ziren, eta gero, trapa gainean umeak, bihia galtzutik bereiztearren, eultzia egiten zen.

Etxeko aberekiak eta ehizikiak jateko asko, aurrera ateratzeko nahikottoa, inor ezerezean utzi bage. “Elkarren antzera bizi ginen”.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Kanpezu
El cocinero Edorta Lamo, del Arrea, escenificando el oficio de antaño.
Foto cedida por el restaurante Arrea

Gizon-emakume ikazkinak

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Kanpezu Álbum familiar de Bene Chasco
Álbum familiar de Bene Chasco

Hasieran ikaztobiak ziren, botoak alegia. Arabako Mendialdea, mendearen erdialde haretan, txondorrez josia zegoen. Gazte eta helduak, nolabait, lan gogor haretan aritzen ziren: boto-larraina egin, txondorra eraiki, gau eta egun zaindu, eta gero ikatza idoki behar zen.

Hurrengo lana, saltzea, eta honetan emakumezkoak gehien; Errioxa aldera eramaiten zuten, Herrera mendatean gaindi, menditik oinez.

Taldean joan ohi ziren, usu kanta-kantari, eta gautu ondorean zamariaren isatsari oratu eta etxerantz, aberea gidari.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Kanpezu
Kanpezu, boda de Bene

Apaindura gutiko ezteiak

Gazte zela, Bene’ Nafarroako Larraonara bidali zuten, osaba-izeben etxera, josten ikasi bitartean apopilo; “etxean soineko guztiak nik egiten nizkien”. Ezkondu zenean ziren guztiei jantzi beharrekoak harek egin zizkien, berea izan ezik, soineko zuria neurriz egin baitzioten.

Angel Gamizekin jalgiten hasi zen, Urbisukoa ere bai, hamazortzi urte bete berri. Egun batean, iturritik itzultzean, harek geldi eragin zion eta “hala hasi ginen, ur pixka batekin; hala izan zen”. Xalo-xalo, baina bizitza osorako.
Hantxe hasi ziren, etxea erosirik, eta bertan Gamiz anaien agindupean jarduten zuten hogeitaz langileei bizitokia eskainiz, basamutilak ziren ikatza eta egurra egiten aritzen zirenak.

Beneren esku etxeko aurrerapena, eta nahiko lan hainbat gizaseme gobernatzeko, zarata eta nekea ez ziren peitu izaiten, basorean itzulita, “ahizpatzako batek zerrategikoei jaten eman eta bestearekin nik basokoei”.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Kanpezu
Camión con niños frente a la casa familiar
Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Kanpezu
Grúa para maderas
Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Kanpezu Álbum familiar de Bene Chasco
Álbum familiar de Bene Chasco

Maderas Gámiz

Gamiztarrak bost anaia ziren, Angel bat, eta hasieran baso-lanetan, ikatzaren egitean eta egurraren saltzean jarduten zuten, baina geroago, Kanpezun lehenbiziko zerrategia ibilarazi zuten, 1957. urtea zen.
Ondoan, bost bizitegiko etxe bat eraiki zuten, senideen bizi-etxea urteetan. “Zuraren mundua gogorra da, joan-etorrian beti, eta gu emakumeok beti bakarrik”.

Zur-mundu hori Sara Gamizentzat ez da ezer izan inoiz, haren biloba izan arren, zuraren usaina hurretik jaso badu ere, ttiki-ttikitatik.

Gaur egun, landetxe baten jabea da, Inta Landetxea hain zuzen. Gazte askok hemen geratzea erabaki du; “nire lagun-taldea hemen bizi da”
Gamiz taldea nazioartean ere gora iritsi da, adibidez, Parisko Abokatuen Elkargoaren egoitza berriaren eraikuntzan esku hartu du. Haren harizkizko zutabe laminaduna AstraZenecan dago, Cambridge-n, bai eta Gasteizko Andere Mariaren Katedralean ere.

2012an eraikin enblematiko horretan, eskilara polit-polita egin zuten, harizkiz, laminadun zurez hain zuzen, dorrea ikusgai egon zedin, ‘Lanengatik zabalik’ delako programan ikusketa gidatuak egitearren, eta, bide batez, eskilaran goiti kanpandorrera igo daiteke eta ikuspegi ezinago ederraz goza.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Kanpezu Álbum familiar de Bene Chasco
Álbum familiar de Bene Chasco

Ehiza

“Aste guztian bakarrik, gizonak ehizatara eta emakumeak beste behin bakarrik”

Kanpezun gehienak ehiztariak, eta antzinadanik datorren ekandua da. “Denetarik, orkatz, basurde, oilagor… datorren guztia. Urte osorako dadukagu, ez dugu haragirik erosten, abantzu, izoztu egiten dugu”.
Sararen mutila ere ehiztari da, “halako txorirean bat ekarten duenean, eramaiok heure amari, esaten diot, edo, bestela, nire amamari eramango zioat”. Oilagorrak lumatzen onena, eta sukaldatzen ere bai, oraindik, Bene da, edozein txori esku trebez pipiltzen daki eta.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Kanpezu
Kanpezu, comida familiar
Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Kanpezu

Herri eginkorra

Benek gogoan du oraindik Feliciano Ibarrondoren eta bere anaien okindegiko alabetako bat bere zaldiarekin, otarreak ogiz beterik, herriz herri saltzen joaiten zenean.

Benek ez du herrian egiten den zein-nahi ekitaldi huts egiten. Yoga ez bada soinketa egiten du, koroan kantatzen du, irakurketa klubean ere esku hartzen, eta badago emakumezkoen ahalduntze-talde bat oso begi onez dakusana, oso eskertzekoa baita.

Herri honetan zerbitzu ugari dago, eta Institutu bat dagoenaz gero gazteak hemen bizitzen geratzen dira.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Kanpezu Álbum familiar de Bene Chasco
Álbum familiar de Bene Chasco
Emaztegai guztiak beltzez ezkondu ohi ziren eta niri hori ez zitzaidan atsegin"

Bene Chasco

Amamengandik bilobengana bilobengana

Aurkitu memoria guztiak

“Emaztegai guztiak beltzez ezkondu ohi ziren eta niri hori ez zitzaidan atsegin”

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

02

Ezinbestekoak

Aukeratutako ehunka altxor zerorrek aurki ditzazun

04

Biodibertsitatea

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak

Amamengandik bilobengana bilobengana

Deskargatu PDF formatuan "Arabako herriak" ren katalogo guztiak

Arabako herrietako memoriak zurekin eraman nahi badituzu, baita konexiorik gabe ere, katalogoak PDF formatuan deskargatu eta edozein lekutan eta nahi duzun unean irakurri ahal izango dituzu.