fbpx

OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

Amamengandik bilobengana bilobengana

Asunción Iturralde

Play Video

ELKARRIZKETA Asunción Iturralde-REKIN.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Añana.
Años 60. Asun y sus compañeras salineras con los sacos de yute en la cabeza para transportar la sal. Foto cedida por la Sociedad de Salineros Gatzagak

Bizitza larrainean

Bere asabak noizdanikoak diren jakin ez, baina Iturralde-tarrak, Asuncion orobat, gesaltzan eskuz lan eginez jaio eta bizi izan ziren. Guztiak gazkin. Senarra halaber, eta honen antzera Añanako Gesaltzan sortu beste hainbat.

Hamar urteko zela, eskola atzean utzi zuen, ez hala ere luzaroan joan izanagatik, eta gatz-larrainean, hots dorletan, laguntzen hasi zen, ura irabiatzeko bazen ere. Lau urte geroago, hamalau zuelarik, gatza zakuetan idokiten zuen, biltegietara eroanez. Egunean hogei eroanaldi. Hasieran hogeita bost kilo, soina sendotu eta gero berrogeita hamar.

Ez zion inoiz lanari utzi. Apiriletik urrira bitartean, atseden-egun bakar bat ere ez. Herrian inork ez zuen. Uzta-garaia zen, orduan larrainetan beharra eta kantuak ere bai.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Añana.
Años 70. Los hijos de Asun también apencaban con el duro trabajo en las eras.
Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Añana.
1943. Trabuquete. Foto cedida por la Fundación Valle Salado. Fotógrafo: E. Guinea

Jabeak

XX. mendearen azkenaldian gizon-emakume gazkinak, urteetan lan egindako larrainen jabe egin ziren, erosirik.

Jabe handiak beti izan dira, batzuk baina ez beredin, ez asko. Beste guztiak, gehien-gehienak, lan eta lan aritu izan dira eta ordainetan dirua, guti, jaso ukan dute.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Añana.
Asun, álbum familiar

Asuncionek gogoan du gatz kiloko, lepoan hartu eta gordetegira eroaiteagatik, pesetako berrogeita hamar zentimo ordaintzen zietela.

Gainera, nekazari bai baina lugin bihurtu zen, eta abeltzain ere bai, abere zaintzan ere ikasi baitzuen, gesaltzan bustitzetik alde egiteke, ordea. Hiru seme-alaba izan zituen, etxean bertan jaio zirenak, herriko medikuaren laguntzaz.

Azkenaz goiti, larrain bat edo bat erosi ahal ukan zuten, eta diru pitin bat gehixeago irabazten hasi, beti putzutik ura idoki, gesaltza busti edota bizkar gainean zaku astunak eroan eta hala bizi izaitearren.

XXI. mendean jabegoa bere ilobari irago dio, Gasteizen bizi eta ile-apaindegia duenari, hain zuzen.
Naiara, bere alaba Martina eta bere seme Urko, udaro sendi-etxera etorri ohi dira.

“Polittena senide-otorduak dira, eta beti kalean egoitea. Gesaltza udan atsegin dut, bertan bizitza erraza baita”.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Añana. Álbum familiar de Asunción Iturralde
Álbum familiar de Asunción Iturralde

Elkarrekin ekaizpean

Zena zela, bizitza hura polita zen, elkartasunean. Ekaitzak beldurgarriak ziren, zeren, euriak gesaltza urtzen, errekara eroaiten eta galdu egiten baitzuen.

Euri erauntsia baino lehen, denak ziztu bizian, zein baino zein arinago. Lipar batez, di-da batean, lan handia galtzear zegoen, beraz ahal zen guzti-guztia bildu beharra zegoen, guti bazen guti. Orduan, elkartasuna baitezpadakoa zen, ezinbestekoa elkarri laguntzea, urgaztea, sorostea.
Sendi bakoitzak, berea bukatutakoan, ondokoari laguntzen zion, uzta txikir bat guttienez bilduko bazuen.

Gainera, kaltea ez zen ekonomikoa solik izanen, ur gazi hura errekara, eta ibaira, isuriz gero, iraganiko herri guztietan kalte eta gatza gaitz bihurtu zatekeen. Hala bada, bizitza azkar zihoan, begi itxi-ireki batean laso, batetik ortziak iragarten zuena eta bestetik lur azpiko iturburuak ekarten zuena.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Añana.
Bañándose en las eras. Foto cedida por Sociedad de Salineros Gatzagak
Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Añana.
Años 70. Asun y una amiga de paseo.

Dantza bat, gutienez

Bizitza itzikika dastatzen zuten, igande arratsaldeetan, enparantzan dantzan eginez, lanak egin ondorean, ahalaz, elkartzen ziren lekuan. Dena seietan hasten zen.

Igande haietan inguruko herrietarean gazteak biltzen ziren, josteta eta ahusagailu bila, alberdanian gero, eta etxera itzultzearren biderik bide oinez gau betean.
Asunciónek basajai edo erromeria zeinbait gomutatzen du; joan zen urrunena Paul edo Basquiñuelas herrietara.

Alabaina, zerbait ospatu behar bazen, hura uztaren biltzea zen, hemen “entroje” esaten diotena, hots, gatzaren jaia. Beronelako egunean, enparantza oro alai, aurretik atseden eta lasai-egunak ikusten baitziren.

Komentua

Urteetan, Akreko Jaun Done Joanen komentuko serorak, Maltako Ordenakoak, hurran-hurran jateko urri, nahikoa ez sarri. Biziki behartsuak, emazteki gazteen laguntza ukaiten zuten eta hauek igandeetan, astoa lagun, herriz herri lusagar edo patata eske joaiten ziren, haiei emaiteko.

XXI. mendearen bigarren hamarraldian, horma artean bizi diren serorak, lekaimeak alegia, esku bakarreko eriak beste, Gatz Haranean buru dagoen etxean, baina, aurreko mendearen erdialdera itzulirik, hogei bat serorak toki berean, Añanako aberastasuna eta izaera –gatza– zegoen horretan, bizitzeko behar egiten zuten.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Añana.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Añana.
Invierno 2023. Asun en la puerta de su casa con 86 años.

Aztarrena ezabaezina

Urteak joan urteak etorri eta bizitako eta landutako eta gogor lan egindako bizitzak emaiten duen jakinduriarekin, Asuncionek badaki gatzak min ere egiten duena, erre, marraskatu egiten duena, berari ere, hainbat urtez oina gesaltzan bustirik, ezabaezinak diren arrastoak utzi dizkio.

Azkenean, gatzaz ase eta bete da, bere bizialdiko egunak bete dituen zeraz okituxea, nazkatuxea dago.
Leheneko etxeetatik ezin ezabatuzko aztarrena. Lehen urdaiak-eta gatzeztuak eseki ohi ziren tokietan, txerri-hilketaz gero, orain oro zaharkiturik dago, ihetxeturik, arrakalaz pitzaturik.

Gatzak kaltetu du. Egun, berriz, hemengo gatza sukaldari ospetsuek goraipatzen dute, munduko onenetako bat delakoan.

Gatzak jendea batu-batu egiten zuen"

Asunción Iturralde

Amamengandik bilobengana bilobengana

Aurkitu memoria guztiak

“Emaztegai guztiak beltzez ezkondu ohi ziren eta niri hori ez zitzaidan atsegin”

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

02

Ezinbestekoak

Aukeratutako ehunka altxor zerorrek aurki ditzazun

04

Biodibertsitatea

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak

Amamengandik bilobengana bilobengana

Deskargatu PDF formatuan "Arabako herriak" ren katalogo guztiak

Arabako herrietako memoriak zurekin eraman nahi badituzu, baita konexiorik gabe ere, katalogoak PDF formatuan deskargatu eta edozein lekutan eta nahi duzun unean irakurri ahal izango dituzu.