OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT
Ahotsak S.C-tik , Itziar eta Inmak egitasmo honetan nola edo hala esku hartu duten lagun guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu.
Eskerrak bereziki, guketz, historia hauetako protagonistei eta senideei, eskaini diguten astiagatik eta borondateagatik, eta beren argazkien bildumak ere utzi dizkigutelako.
Eskerrak, halaber, herrietako bazterrik ezkutuenetara eraman gaituzten lagun eta laguntzaileei. Haien begietatik begira Arabako historia eta bestelakoak, ondasun material eta inmateriak ikusi, ikasi eta sakondu ahal izan ditugu. Gure kronistak dira, oroitzen zaintzaileak.
Beren herrien historian sakondu duten guztiek aipamena merezi dute, iturri eta inspirazio gisa balio izan diguten ikerketa- eta argitalpen-lanak burutu dituztelako. Horietako gehienak AFAk editatu eta argitaratu izan ditu, eta beste batzuk autoeditatuak.
Egitasmo hau, hein handi baten, argazki zaharretan ere oinarritzen da, eta, beraz, argazkilariak ere aipatu behar ditugu, Arabako paisaian eta gizartean beren lanen bidez, oraina bezala lehena, betirako islatu eta erakutsi dituzten antzelariak. Batzuk aipatzearren: López de Guereñu, E. Guinea, C. Yanguas, Oñate Reynares, e.a.
OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT
Gure herrien lehen-geroa protagonisten bitartez, bertan bizi eta lan egindakoek euren oroitzapenak utzi dizkigute, eta lehen haretatik gerorantz goaz.