OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

8
Amamengandik bilobengana bilobengana

Labraza

EZIN
BESTE
KOAK

Labrazak 100 bizilagun daduzka eta 3 kale. 116 metro bider 80 metro neurtzen ditu, soilik, alderik zabalenean! Euskadiko hiribildu harresiturik tikiena da, eta Hiri Harresituen Munduko Saria jaso du.

Muino baten gainean, Labrazak XVI. eta XVII. mendeetako bizietxeak dadutza, herritar batzuek zaharberritu dituztenak; Sortzez Garbiaren Atea; gaztelu-gotorlekuaren aurriak; eta eliza bat goian, dorre barroko batekin eta sei arkuko arkupe batekin. Harresiaren erdian dagoen Atari Nagusiko arkutik dagoen paisaia zoragarria da. Kanpoaldean, harresietatik kanpo, iturri bitxi bat dago, Mairuaren Iturria, eta, urrunago, balio handiko pinu gorriz osatutako baso bat, denek Dueñako Pinudia izenez ezagutzen dutena.

Labrazaren tamaina tikiaz harro, bada upategi ttiki, familiar eta oso berezi bat ere: Hontzak antzinako mahastietako mahatsak erabiltzen ditu -100 urteko mahatsondoak ere bai- eta nekazaritza ekologikoa eta biodinamikoa, herriko ardoak esaten dioten motako sei egiteko. Hontzan zaldiak dira protagonista euren lan egiteko moduan. Upategi berezi honek mahastia eta Erdi Aroko herria bisitatzeko aukera eskaintzen du, eta ardoa dastatzeko txitxi-burduntzia eta guzti.


Labraza. Oiongo Udalak utzitako argazkia

Labraza

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

03

Amamengandik bilobengana bilobengana

Leheneko oroitzapenak norberaren baitan

04

Biodibertsitatea

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak