Oiongo zaharrek oraindik gogoan dute umetan Iturri Zaharrera joaitea, beren upelttoa edo litro eta erdiko txongila hartuta, eta beren etxeetarako urez betetzea. Urte luzez iturria Oiongo lagunei behar zuten ura emaiten ziena izan zen. Milaka urteko iturri honek, zeinbait ikerketa etimologikoren arauera, herriari izena ematen dio, Oion, diotenez, Ullone-tik (nafar erromantzea) baitator.
“Ikuztokiaren ondoan, Ekorako errepidean, iturria dago. Iturri horretatik ur ugari eta hoxpila eta osasungarria ateratzen zen urte osoan Sonsierra lehorrean, eta handik iragaiten ziren Burgos, Leon eta Santiagora zihoazen Frantziako hegoaldeko erromesak eta merkatariak”.
“Oyón. El pueblo que surgió junto a la fuente milenaria”
“Oion. Mila urteko iturriaren ondoan sortu zen herria”
Manuel González Pastor
Agureak Oiongo Iturri Zaharrean, 1964. Photo-Araba