OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

1
Amamengandik bilobengana bilobengana

Upategi-toki handi-handia

EZIN
BESTE
KOAK

Oion upategi handietako herria da: Faustino, Valdemar, El Coto, Marqués de Vitoria, Viña Bujanda, Ondalan, Zuazo Gastón eta Cosecheros y Criadores  izeneko upategiak hementxe dagoz. Herrian upategiak taberna-jatetxeak baino gehiago dira. Datu harrigarria, Oionek 3.500 bizilagun agin daduzkala jakinda, Arabako Errioxan lagunik gehien dadukan herria.

Gaur egun, Oion iberiar penintsula osoko ardandegi garrantzitsuenetako bat da. Sinestezina dirudi: bertako upategien fakturazioa Arabako Errioxako fakturazio guztiaren ia erdia da. El Cotok eta Faustinok, adibidez, urtean 20na milioi botila inguru ateratzen dituzte merkatura.

*Oiongo Udalak utzitako argazkia. Cristina Leon Rubio

+INFO
“OYÓN El pueblo que surgió junto a la fuente milenaria” / “OION. Mila urteko iturriaren ondoan sortu zen herria”. Manuel González Pastor

Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Oyón

Faustino I

Faustino I da munduan gehien saltzen den Errioxako Erreserba Handia, bere kategorian saltzen den ardoaren ia %40rekin. Martínez Zabala familiak, Faustinoren jabeak – 160 urteko ibilbidea eta Errioxako mahastien jaberik handiena – bere boterea eta lan ona erakusten du upategi ikoniko batekin, eta Norman Foster-i eskatu zaio bere tokiak berritzeko eta arkitektura-konplexu handi baten proiektua egiteko.

Oiondik AEB-etara

Oiongo ardoari eskainitako familia osoak dira. Martinez de Bujandatarrek -130 urte ardoa egiten- Valdemar Upategien jabeek AEBetan Washington estatuko lehen upategi ez estatubatuarra sortu dute.

Filoxera, mahastietako izurria

Herriak ardoarekin duen harremana historikoa da, nahiz eta historian zehar gorabeherak izan dituen. Mahastiak eta ardoaren merkataritzak, olioarekin batera, zentzua, aberastasuna eta bizia eman zioten herriari XVI. mendetik XIX. mendearen azken bosturtera arte.

Oiongo lugin edo nekazaririk gehienak, lantzen zituzten mahastien jabeak ziren. 1902. urtean filoxera beldurgarriak -mahatsondoaren sustraietatik eta ostoetatik elikatzen den intsektu-izurritea- mahastien %99tan izan zuen eragina; benetan, suntsipen erabatekoa izan zen, eta ondorioak hainbat belaunaldik jasan zituen.

Manuel Gonzalez Pastorrek Oiongo Udalari utzitako argazkia. Mahats-bilketa 1967an.

Nekazariak bere burua berrasmatzen

Bizirauteko, Oiongo nekazariek aspaldiko ezagun bat erein edo erein zuten, laborea, eta baita arbendolondoak ere. Handik gutira -1922an- zenbait hobekuntza iritsi zen herrira, hala nola kaleetako argiteria eta telefonoa. 60ko hamarraldian jarri zen industria Oionen, lehen fabrikekin: Manuel Pascua aulkiena, Salcedo altzariena, Calzados Tiempos edo Alavesa de Barnices….

70eko eta 80ko hamarraldiak ardoaren berpizkundearenak eta upategi handien tokienak izan ziren. Oiongo nekazaritzaren eraldaketa handia ureztaketa berria inauguratu zenean gertatu zen eta mahatsaren ekoizpena %500 baino gehiago handitu zen. Lau hamarraldi oparoak izan dira.

Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Oyón
Miguel Cavero Carazok Oiongo Udalari utzitako argazkia.

Gaur egun, mahatsondoek, baina baita olibondoek eta arbendolondoek ere, Oiongo paisaia

Oiongo nekazariak Calvarioko larrainean, 1940. Felix Fernández-ek Oiongo Udalari utzitako argazkia.

Upategi-toki handi-handia

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

03

Amamengandik bilobengana bilobengana

Leheneko oroitzapenak norberaren baitan

04

Biodibertsitatea

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak